Aurkezpena 15. Aterpean

DANTZA HIRIAN jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.

Egonaldi horiek bi asteko iraupena izango dute artista bakoitzarentzat. Programa honek 22 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, eta honako hauek dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet eta Errenteriako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an sortua. 2020an Lesakako Udalari eman genion ongietorria; hark Harriondoa Kultur Etxearen bidez bat egin zuen Aterpean programarekin, Dantza Hirianen lurraldea Nafarroara hedatuz.

Egonaldi horretan, artistek harreman zuzena daude Eurohiriko biztanleekin, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera, topaketa eta entsegu ireki egin dituzte, besteak beste, beren esperientziak publikoarekin partekatu ahal izateko.

Programa 2022

Osa + Mujika (Donostia) “Bueltaxka”

Uztailaren 11tik 29ra. Dantzagunea (Errenteria)

 

Uztailaren 26a. Dantzagunea (Errenteria) Fundacion Goienetxerekin

 http://www.fundaciongoyenechesansebastian.org/eu

Osa + Mujika (Donostia) “Bueltaxka”. Irailak 10 Biarritz eta Irailak 25 Hondarribia

IRRINTZI

ESKAERA 2022

Nori Zuzendua: Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude. Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2022-05-08. (Deskargatu PDF)

bueltaxka

Proiektua 2022

Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea izango dela soilik. BALDIN ETA… izango denaren uste hori

Lanak bi lagunen -Jaiotz Osa eta Rafke Van Houplines- istorioa kontatuko du, helburuak lortzeko ezinegonak ezertan laguntzen ez digula konturatuko diren bi lagunen istorioa. Elkar egotearen plazera topatzea lortuko dute, elkar aurrera eginez eta asebetetze ezin hori albo batera utzita porrota sufrituko ez dutela ikasiko dutelako.

BUELTAXKAk bidea txalotzen du, orainera gonbidatzen gaitu.

BUELTAXKA laguntasunaren goraipamena da

Captura de pantalla 2017-05-17 a las 13.47.49

HISTORIKOA

Ertza (Donostia) “Bihar Jaio Nintzen” (2008), “Transparent” (2011), Iker Gomez (Madrid) “Apple Street” (2009), Izaskun Lapaza “Tirauki Traukian” (2010), Eneko Alcaraz (Hondarribia/Barcelona) “Sorginak Kanpora” (2011), Anakrusa (Donostia) “Insitu” (2012), Androphyne (Mimizan) “Ceci n´est pas une performance” (2012), Kukai (Errenteria) “Gelajauziak” (2013), Iker Arrue-Ai Do Project (Donostia) “Retratos de la Belle Epoque” (2013), Jordi Vilaseca (Barcelona) “Azala” (2014), Judith Argomaniz (Donostia) “Lauesku” (2014), Natalia Monge-Organik (Getxo) “Irrintzi” (2015), Rouge Elea (Hendaye) “Bleu” (2015). Helena Lizari (Barcelona) y Laida Aldaz (Pamplona) “Ocho Depotes Vascos” (2016), MugMus Laborategia (Donostia) “Esku Harriak – Oteizaren (h)aria” (2016), Jesús Rubio (Madrid) “Danzas del Sur de Europa” (2017), Kanpai / Natalia de Miguel & Jorge Jauregui (Bilbao) “One Way Ticket” (2017), Proyecto Larrua “Akullu” (2018), Javier Guerrero “(B)aso” (2018) Ziomara Hormaetxe (Gernika) “Ahotsak” (2019), Amaiur Luluaga (Anoeta-Gipuzkoa) “J-AhO!” (2019). Led Silhouette (Lesaka-Navarra) “Wild Street” (2020), Node (San Sebastián) “Tránsito” 2021