Ikusi. Sentitu, entzun. Ukitu dantza!
Dantza Hirian mugaz gaindiko jaialdi ibiltari bat da, eta gaur egungo dantza-programazioa eskaintzen du hiri-paisaietan, guztiz doakoa, Akitania-Euskadi esparruan, eta zehazkiago, Baiona/Donostia Eurohiriaren barruan (600.000 biztanle – 50 km). Gaur egungo dantza arkitekturarekin lotzen du eta arte mota hau arakatu eta herritarra arte honetara hurbiltzen du, gizarte-kohesiorako tresna gisa. Nazioarte mailan zenbait proiektu burutu ditu beste jaialdi batzuekin batera, hasieratik bertatik berarekin bazkideturik dagoen CQD sarearen bitartez –Dantzan ari diren Hiriak–.
Informazio gehiago
Dantza Hirian 2006. urtean sortu zen, bi kultura-elkarteren lan bateratuari esker. Iniciativas Danza elkartea, batetik, egoitza nagusia Donostian duela eta 20 urtetik gorako esperientzia kulturaren kudeaketan, 1995. urtean Eusko Jaurlaritzarentzat abian jarritako Dantzaren Garapen Planak bermatua, eta bestetik, Atelier elkartea, egoitza nagusia Hendaian duela eta 2005ean sortua.
Myriam ARKAIA dugu bi elkarte hauen bultzatzailea eta Dantza Hirian plataformaren sustatzaile eta zuzendaria. Dantzako profesionala, 1993. urteaz geroztik arlo honetako kultura-proiektuak sortzen eta zuzentzen aritu da.
Gaur, Dantza Hirian oihartzun zabaleko proiektu bat da Europako kulturaren panoraman, jaialdi bat baino gehiago, gaur egungo dantzaren plataforma bat da, mugaz gaindiko artearen eta komunikazioaren topaketarako gunetzat hartua gero eta jarduera ugariagoengatik eta horrekin batera garatutako nazioarteko proiektuengatik, hala nola Europako zenbait jaialditan egin dituenak (Italia, Belgika, Ingalaterra), edota Latinoamerikakoak (Argentina, Txile, Mexiko), baina bereziki azpimarratzekoa da Mex in Dance proiektua, Mexiko DF hirian garatua eta eszenatokitzat hiriko metroa izan zuena.
2008an, EBak emandako Kulturarteko Elkarrizketaren Europako Urtea Labela jaso zuen Dantza Hirian plataformak; 2011n, Pirinioetako Lan Komunitateak antolatutako Pirinioetako Urtea programaren barruan sartu zen; eta 2012an eta 2013an, Europako Lankidetzaren Egunean parte hartu zuen. Era berean, 2012az geroztik, POCTEFA 2007-2013ren aitorpena eta babes europarra jaso izan du Dantza Hirian plataformak.
Profesional askoren etengabeko lanari esker eta administrazio-eremu desberdinetatik jasotako erakunde-babesari eta erdietsitako lankidetza-hitzarmenei esker egin ahal izan da hori guztia.
Zenbait datu bere sorreratik
9 Hiri |
152 Hiri - paisasea |
125 ordu doako ikuskizunetan |
72 dantza-konpainia |
160 artista |