15. edizioa / 2020ko irailak 11-27
Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza eta kaleak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du, mugak gainditzen dituen topagune eta eremu partekatu bat sortuz.
Irailaren 11tik 27ra ospatuko den 15. edizio honetan, proposamenak 5 udalerritan gauzatuko dira: Irunen, Hendaian, Errenterian, Donostian eta Hondarribian. Proposamenak mota guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artista gazteen azken joeren aldeko apustua egiten du.
11 konpainia, horietatik 6 euskal koreografoenak, baina bertan daude Galizia, Madril, Katalunia eta Nafarroa ere.
Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanak eta sinergiek aurrera jarraitzen dute, eta zirkuitu horren bitartez, 8 konpainia hauek aurkeztuko dizkigu:
- Larrua Proiektua (Euskadi)
- Colectivo Glovo (Galizia)
- Full Time Company-Fabian Thomé (Madril)
- Osa + Mujika (Euskadi)
- Arnau Pérez (Katalunia)
- Lasala (Euskal Herria)
- Alexa Moya eta Júlia Godino (Katalunia)
- Zum Zum Teatre (Katalunia)
Aterpean programaren esparruan, eta abuztuan Lesakako (Nafarroa) Harriondoa Kultur Etxean egindako egoitzaren ondoren, obra hau estreinatuko da: “WILD STREET”, Led Silhouette konpainiarena.
Lesakako Udalari ongietorria ematen diogu, proiektuarekin bat egin baitu Aterpean programari lagunduz, Dantza Hirian jaialdiaren lurraldea Nafarrora hedatuz. Jaialdiak 2008an sortu zuen Aterpean programa, eta dantza garaikidearen sorrera, ikerketa eta hiri-eremuetako hedapena sustatzen ditu. Programa honek 22 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, eta honako hauek dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet, Hendaiako Udaleko Mendi Zolan eta Errenteriako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an sortua.
IBILI programaren baitan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten eta ikusgai egiten jarraitzen dugu. Bertan izango dira: Larrua Proiektua, Habrá que ponerse cachas Proiektu Kolektiboa, Osa + Mujika, Led Silhouette, Lasala eta Larutan.
Europako kultura-panoraman entzute handikoa izateaz gain, dantza-jaialdi bat baino gehiago da Dantza Hirian. Gaur Egungo Dantzarentzako plataforma bat da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.
Oharra: Aurten ez da atzerriko konpainiarik izango Covid-19aren eraginez. Arrazoi bera dela-eta, ez dira antolatuko ikastetxeetarako saioak, dantza- eta marrazketa-tailerra eta master class eskolak.
Programazioa
19:00 Junkal Plazatxoa- Plazoleta Juncal
PROYECTO COLECTIVO HQPC (Euskadi)
“HABRÁ QUE PONERSE CACHAS” 20´
PROYECTO LARRUA (Euskadi)
“IDI-BEGI” 15´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
19h00 Gaztelu Zahar Frontoia
PROYECTO COLECTIVO HQPC (Euskadi)
“HABRÁ QUE PONERSE CACHAS” 20´
FULL TIME COMPANY– FABIÁN THOMÉ (Madrid)
“MOI JE” 15´
Zirkuito – Reseau Acieloabierto
19h00 Koldo Mitxelena Patioa
COLECTIVO GLOBO (Galicia)
“MAPA” 13´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
FULL TIME COMPANY– FABIÁN THOMÉ (Madrid)
“MOI JE” 15´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
19h00 Trinitatea Plaza
OSA + MUJIKA (Euskadi)
“EXPECTATIONS WILL NOT KILL YOU” 13´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
LED SILHOUETTE (Navarra)
“WILD STREET” 15´
Estrenaldia – Estreno Programa ATERPEAN
19h00 Trinitatea Plaza
LARUTAN (Euskadi)
“Out Of The Blue” 11´
LASALA (Euskadi)
“FIGHT” 13´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
ARNAU PEREZ (Cataluña)
“YOUNG BLOOD” 13´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
18h30 Kasino Zaharra
JÚLIA GODINO I ALEXA MOYA (Cataluña)
“PICNIC ON THE MOON” 15´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
ZUM ZUM TEATRE (Cataluña)
“HIPPOS” 25 ´
Zirkuito – Circuito Acieloabierto
PROGRAMA ATERPEAN
Aterpean eta Ibili programak
Aterpean programaren esparruan, eta abuztuan Lesakako (Nafarroa) Harriondoa Kultur Etxean egindako egoitzaren ondoren, obra hau estreinatuko da: “WILD STREET”, Led Silhouette konpainiarena.
Lesakako Udalari ongietorria ematen diogu, proiektuarekin bat egin baitu Aterpean programari lagunduz, Dantza Hirian jaialdiaren lurraldea Nafarrora hedatuz. Jaialdiak 2008an sortu zuen Aterpean programa, eta dantza garaikidearen sorrera, ikerketa eta hiri-eremuetako hedapena sustatzen ditu. Programa honek 22 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, eta honako hauek dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet, Hendaiako Udaleko Mendi Zolan eta Errenteriako Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an sortua.
IBILI programaren baitan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten eta ikusgai egiten jarraitzen dugu. Bertan izango dira: Larrua Proiektua, Habrá que ponerse cachas Proiektu Kolektiboa, Osa + Mujika, Led Silhouette, Lasala eta Larutan.
KONPAINIAK
- Larutan (Euskadi)
- Led Silhouette (Navarra)
- Proyecto Colectivo HQC (Euskadi)
- Proyecto Larrua (Euskadi)
- Colectivo Glovo (Galicia)
- Full Time Company-Fabian Thomé (Madrid)
- Osa + Mujika (Euskadi)
- Arnau Pérez (Cataluña)
- Lasala (Pais Vasco)
- Alexa Moya y Júlia Godino (Cataluña)
- Zum Zum Teatre (Cataluña)