Dantza antzokietatik ateratzea geure plaza, parke, ibai, kale, hondartza, eskola, museoetara...
Dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurbiltzea, batez ere ohitura ez duen ikuslegoari.
Ingurune publikoa adierazpen garaikidearen euskarri gisa lantzea. Artearen eta gizarte eta hiriaren arteko harremanak daukan interesa azpimarratzea.
Ezaugarri propioak dituen jaialdia sortzea, hura garatu eta gauzatzen den ingurunean. Ez dago antzeko kultur ekinaldirik.
Eurohiria humanizatzea, bere ondare artistiko eta arkitektonikoaren balioa handitzea, dantzaren eta arki-tekturaren artean lotura sortzea.
Dantzari eta koreografo euskaldunak laguntzea. Beraien garapen profesionalak bultzada har dezan, gauzatzen dituzten lanak hedatzeko marko bat eskaintzea.
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com