DANTZA HIRIAN jaialdiak DANTZATZEN DUTEN HIRIAK izeneko bideo zikloa aurkezten du bere bigarren edizioan.
Bertan hainbat jaialdi independientetako erreportaia eta dokumentalak emango ditugu. Jaialdi hauek hiri paiasaietan eskaintzen dituzte beren programazioak eta DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) Nazioarteko Sarean daude elkartuta. Sare honek egindako bideokreazioa ikusi ahal izango da eta honako jaialdiak ezagutuko ditugu: Díes de Dansa (Bartzelona), Lekuz Leku (Bilbo), Trayectos (Zaragoza) eta Dantza Hirian (Baiona-Donostia Eurohiria).
Bartzelonako Díes de Dansa 06 eta Zaragozako Trayectos 06 jaialdietako bideoen emanaldia
Baiona-Donostia Eurohiriko Dantza Hirian 06 eta Bilboko Lekuz Leku 06 jaialdietako bideoen emanaldia.DONOSTIA
Baiona-Donostia Eurohiriko Dantza Hirian 06 jaialdiko bideoaren eta Dantzatzen Duten Hiriak izeneko bideokreazioaren emanaldia.
Honako jaialdiak ezagutuko ditugu: Díes de Dansa (Bartzelona), Lekuz Leku (Bilbo), Trayectos (Zaragoza) eta Dantza Hirian (Baiona-Donostia Eurohiria).
DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) bideokreazioa ere ikusi ahal izango dugu.
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com