Logotipo

HAUR PROGRAMAZIOA

Era guztietako ikusleei begira prestatutako ikuskizunez gain, DANTZA HIRIAN ekimenak lotura bat finkatu nahi du Eurohiriko hezkuntza-zentroekin, dantza haur eta gazteei hurbildu eta dantzarako publiko berri bat bereganatzeko asmoz. Horrela, joan den bigarren edizio horretan, Hendaiako 520 haur, guztiak ere 4 eta 11 urte bitarteko adinean, beren irakasle eta ikastetxeekin batera hurbildu ziren Hendaiako Gaztelu Zahar frontoira, Bartzelonako Cecilia Colacrai eta Jorge Albuerneren “Gira” lana ikustera eta horrekin gozatzera. Dantza, antzerkia, zirkoa eta beste hainbat gauza biltzen dituen obra dibertigarria da.

Jaialdiaren ondoren, Dantza Hirian ekimenaren antolatzaileek Hendaiako ama-eskola ikustera joan ziren, ikuskizunera etorri ziren ikasleekin hitz egitera eta haien iritziak jasotzera.


HENDAIA
Irailak 26 - Ostirala

10:00 – 15:00 Gaztelu Zahar Frontoia

NATS NUS (BARTZELONA) “SLOT”

HAUR PROGRAMAZIOA ETA TOPAKETAK ARTISTEKIN

« Itzuli

Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com