Découverte Saria 2006 Ramonvilleko Kale Jaialdian (Frantzia).
Dantza, antzerkia, zirkoa eta askoz gehiago da “Gira”. Gaur egungo dantza eta masta txinatar bat. Mugimendu eszenikoko lanen collage bat prestatzea bi interprete horiek duten eskarmentuaren emaitza gisa.
Jorge Albuerne (1974 - Xixon)
Arte Ederretan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo), zeramika eta eskulturako espezialitateetan. Zirkoaren alde duen zaletasunak gaur egungo dantza ikastera bultzatu zuen. 1999an, Xabier Larrearekin batera, Zirkus Frak sortu zuen, Euskal Herriko kaleko zirko-konpainia bat.
Cecilia Colacrai (1978. Argentina)
Dantzaria, koreografoa eta gaur egungo dantzaren irakaslea, Isabel Taboga Goi Mailako Dantza Institutuan diplomatua. 2002. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da. Egun, Bartzelonako LILA PARRA eta AE-LAPSUS Dansa Konpainietako kide da.
KOREOGRAFIA – INTERPRETAZIOA: Cecilia Colacrai - Jorge Albuerne.
MUSIKA: Collage musikala
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com