Logotipo

ROBERTO MARTÍNEZ (SEVILLA)

“El pintor y la modelo” koadro bat da. Dantzak eta musikak eta, batez ere, pinturak garatzen dute dramaturgia hori. Tailer baten bakardadean gertatzen diren eszenak dira, bilaketa-uneak, probak, isiltasunean eta koadro zuri berri baten aurrean eginak.

Roberto Martínez Martínez-Losa (Sevilla)

Arte Ederretan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo), pintura, serigrafia eta zeramikako espezialitateetan. Idoia Zabaleta (Gasteiz) artistarekin batera hasi zen Dantzari buruzko heziketa jasotzen. Gero, Andaluziako Dantza Zentroan (Sevilla) eta Tolosako (Frantzia) Centre de Développement Chorégraphique zentroan ikasi zuen. Zenbait performanceren egile ere bada, eta lan horietan pintura, bideoa, instalazioa, antzerkia eta dantza erabiltzen ditu.

Pablo Peña (Sevilla)

Arte Ederretan Lizentziatua Sevillako Unibertsitatean. Bost urtez “Renochild” rock talde esperimentaleko abeslari eta konpositore izan da, eta horren ondoren, “Pony Bravo” izeneko proiektu berria prestatzen aritu da Daniel Alonso abeslari eta musikariarekin batera. Egun, rockaren, soinu-artearen eta zarata-elektronikaren ildoak ikertzen dihardu. “El pintor y la modelo” lanean, berak konposatutako baxu elektronikorako pieza bat jotzen du, inprobisaziorako eta dantza, pintura eta musikaren arteko entzuketarako zabalik dagoena.

KOREOGRAFIA / INTERPRETAZIOA: Roberto Martínez Losa

MUSIKA ZUZENEAN (BAXU ELEKTRONIKOA): Pablo Peña

« Itzuli

Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com