“Si Je t’M” lanak gizon-emakumeen arteko harremanen gaia jorratzen du Hip Hop unibertsoan, guztiak ere oraindik ere tabu eta aurreiritzien mende egon arren.
Black Blanc Beur (B3) dantza-konpainiak entzute handia lortu du nazioarte mailan bere produkzio artistikoen kalitateagatik. Kaleko Hip Hopa antzokira eramatea da bere lanen helburu nagusia. Era horretan, konpainiak arrakasta handiz ikertzen du hip-hoparen eta gaur egungo dantzaren arteko fusioa, raparen eta musika klasikoaren artekoa, kaleko giroaren eta taularatzeko moduen artekoa. Jean Djemad-ek eta Christine Coudun-ek 1984. urtean sortutako konpainiari izena ematen dioten Black (beltza), Blanc (zuria) eta Beur (arabiarra) hitzak Frantziako banderaren hiru koloreen inguruko ironia bat dira. Konpainiako kide den Valentin Nagata break danceko munduko txapeldun izan zen 2007an. Konpainiako bost kide Frantziako txapeldun izan ziren 2005ean Phase T taldearekin.
KOREOGRAFIA ETA MUSIKA-MUNTAKETA: Christine Coudun
MUSIKA: Tchaïkovski, Winton Marsalis, Kronos Quartet, Erika Badu, Saint-Saens, Art Zoyd , Chopin, Meredith Monk
Interpretazioa: Franz Cadiche, Adilson Horta de Sousa, François Kaleka, Laurent Kong a Siou, Magali Lefay, Valentine Nagata ou Emilie Schram, Jennifer Suire ou Manuela Bolegue, Lowriz Vo Trung Ngon.
KOPRODUKZIOA: Compagnie Black Blanc Beur, Initiatives d’Artistes en Danses Urbaines (Fondation de France– Parc de la Villette– Caisse des dépôts– Acsé), Culture Commune- Scène Nationale du Bassin Minier du Pas-de-Calais, Ferme de Bel Ebat à Guyancourt et Ludwig Forum à Aix-la-Chapelle avec le soutien de la Communauté d’Agglomération de Saint-Quentin-en-Yvelines, de la Direction Régionale des Affaires Culturelles d'Ile-de-France, de l'Association Beaumarchais, de l’ADAMI, du théâtre de Villepreux, du théâtre de l'Institut Marcel Rivière, de Hardcore Session et de Cultures France pour certaines tournées à l’étranger.
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com