Umore handiz hormona femeninoei buruz hitz egiten digu Lilas izeneko lanak. Nerabezaroa, amatasuna, menopausia eta, batez ere, “TPM” izenekoa edo hileko aurreko tentsioa Emakume objektuak, kontsumitzaile konpultsiboak, divak, leunak, basati hutsak...
Lilas hitzak lila esan nahi du frantsesez. Feminismoaren kolorea da lila. Horrek ez du esan nahi feminismoa itsu-itsuan defendatzen duen lan bat denik, baina egia da Lilas lanean bost emakume direla protagonista: hiru interprete, konpositorea eta zuzendaria.
Lilas etengabe eszenan ikusten dudan kolorea da, ageriko inolako arrazoirik gabe, baina irudi hori behin eta berriz errepikatzen da. Azkenaldian dena lila ikusten dut.
ORGANIK 2002. urtean sortu zen bi helbururekin: gaur egungo dantzaren joera berriak eta antzerkiarekin eta beste arte batzuekin dituen harremanak ikertzea, eta dantza espazio desberdinetan ezagutzera ematea: antzokietan, kalean eta beste espazio alternatibo batzuetan. ORGANIK konpainiak “Tellagorri”, “Tellagorri II”, “ES3IN”, “+ES3” eta “Malditas” kale-ikuskizunak sortu ditu; eta halaber, “Tú o yo”, “Serie Impros” eta “Lilas” antzokirako lanak.
Natalia Monge (Getxo) dugu ORGANIK konpainiako zuzendaria, hasiera-hasieratik. Gorputz Hezkuntzan lizentziatua eta Konposizio Koreografikoan graduatua School for New Dance Development ikastetxean (SNDD, Amsterdam).
ZUZENDARIA: Natalia Monge
KOREOGRAFIA –INTERPRETAZIOA: Pilar Andrés, Helena Golab, Izaskun Santamaría
Jatorrizko musika: Itziar Madariaga
DIRULAGUNTZA: Gobierno Vasco
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com