Bidaiatzea egin dezakegun gauzarik zoragarri eta suspergarrienetako bat da, aberastu egiten gaituelako, elikatu egiten gaituelako, irakatsi egiten digulako... Slot, lau pertsonaia bitxiren historia da, eta maletak gainean daramatzatela, geldialdi bat egingo dute beren bidaian, beren bizipenak, sentsazioak, soinuak... guri azaltzeko.
1987. urtean sortu zen Toni Mira dantzari eta koreografoaren eskutik. Espainiako Estatuan gaur egungo sormen-lanen erreferentzia da. 1998az geroztik, eta Claudia Moresoren zuzendaritza artistikoarekin, Nats Nus Dansa konpainiak sormen-lan ugariz betetako aro berri bat zabalduko du, eta haur eta familiei zuzendutako hainbat ikuskizun eskainiko ditu (Nats Nens). Nats Nus eta Nats Nens konpainiek hemezortzi ikuskizun sortu dituzte, eta horiekin, bi mila emankizun baino gehiago egin dituzte 4 kontinentetako hogei herrialde baino gehiagotan.
Zuzendaria: Claudia Moreso
Interpretazioa: Gema Díaz, Emili Gutiérrez, Joan Palau, Isabel López
Musika: Cristina Villalonga, Nan Mercader, Cabo San Roque
Dirulaguntza: Ayuntamiento Barcelona (ICUB), Departamento Cultura - Medios de Comunicación / Generalitat Catalunya, Ministerio Cultura (INAEM).
Kontaktua / Contact / Contacto: Tel. 01: + 34 639 402 437 - Tel. 02: + 33 (0) 559 208 903 - e-mail: info@dantzahirian.com