jaialdia > hiriak > egoitzan > Ikastetxeak > jarduera paral > konpainiak

ATERPEAN PROGRAMAK LEHEN ALDIZ
BI ARTISTA HARTU DITU EGOITZAN

Dantza Hirian proiektuak sortutako programa honek ondorengoen laguntza jaso du: Euskal Kultur Erakundea, DDN Malandain Ballet Biarritz –Ballet T (Accueil Studio – Accueil Plateau 2011 – INTERREG IV A Europako Funtsek bermatua), Gipuzkoako Aldundia (Kultura), Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Lehendakaritza) eta Akitaniako Erregioa (Affaires Européennes).

pag 70
Eneko Alcaraz. Aterpean 2011



Aterpean programak lehen aldiz 2 artista hartu ditu 3 egoitza desberdinetan: Hendaiako Udalaren Mendi Zolan izeneko kultur gunean (egoitza berria), Biarritzeko CCN Malandain Balleten estudioetan eta Gipuzkoako Aldundiaren Donostiako Dantzagunean.
Eneko Alcarazek eta Ertza konpainiak, uztailean, Dantza Hirian proiektuak bultzatzen duen eta hiri-eremuetan sormen-lanak sustatzen dituen plataforma honetan parte hartu dute. Aurreko edizioetan Asier Zabaleta, Iker Gómez eta Izaskun Lapaza koreografoak hautatu zituzten.
Abenduan, bere laugarren deialdi irekia eman zuen ezagutzera Dantza Hirianek, eta nazioarteko 20 proiektu aurkeztu ziren bertara (Belgika, Brasil, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Kongo), eta horietatik
Eneco Alcaraz (Hondarribia-Bartzelona) hautatu zuten "SORGINAK KANPORA!" sormen-lanerako, Mikel Laboa kantautore eta euskal kulturaren ikono izandakoaren heriotzan oinarritua.
Jaialdiak, halaber, Donostiako
Ertza konpainia ere sustatuko du. Asier Zabaletak, konpainia honetako zuzendari eta koreografoak, "TRANSPARENT" izeneko lana sortu du CHELYABINSK CONTEMPORARY DANCE THEATRE konpainiako Rafael Timerbancov dantzari errusiarrarentzat.
Sormen-lan berri hauek Dantza Hiria egitasmoaren barruan estreinatuko dira irailaren 16an Donostian. Lan horiek, Baionan, Angelun, Donibane Lohitzunen eta Errenterian ere ikusi ahal izango dira. Horrez gain, irailaren 17an Biarritzen aurkeztuko dira Le Temps d'Aimer jaialdian, Aterpean programak CCN Malandain Ballet Biarritz –Ballet T eta Biarritz Culture– erakundearekin finkatua duen lankidetzaren barruan.