jaialdia > hiriak > egoitzan > haurrentzako program > jarduera paral > konpainiak
Haurrentzako programazioa

Dantza ikastetxeetara hurbiltzea.
2009 > Hendaia, Azkaine, Ziburu
Era guztietako ikusleei zuzendutako emanaldiez gain, Dantza Hirian ekimenak harremanerako zubi batzuk finkatu nahi ditu Eurohiriko ikastetxeekin.
Horrela, 2007az geroztik Hendaian hainbat eskola-saio eskaini dira 4 eta 11 urte bitarteko ikasleentzat. Urtean 700 haur etorri dira, batez beste, jaialdiko proposamen hauetara, gaur egungo dantzaren inguruko sentsibilizazio-ekimen honen barruan. Dantza ikastetxeetara ekartzea, haurrak eta gazteak arte-diziplina honetara hurbiltzea eta ikusle berriak erakartzea dira urteko topaketa honen helburu nagusiak.
Aurreko edizioetan izandako arrakastaren ondoren, beste bi udalerrik, Azkainek eta Ziburuk, bat egin dute Dantza Hirian ekimenarekin eta haurrentzako programazioa eskainiko dute.
