jaialdia > hiriak > egoitzan > Ikastetxeak > jarduera paral > konpainiak
Jarduera paraleloak 
Master Class
3 master class DH 2011
Dantza Hirianek gonbidatutako koreografoek zuzenduko dituzte ikasle nahiz profesionalentzat prestatutako master class hauek. Master class horiek norberaren dohainak fintzeko eta ezagutzera emateko eremuak dira, artista bera eta bere teknika ezagutzeko aukera ematen dutenak.
Gehienez ere 24 ikasle.
Klaseak doakoak dira.
Izena emateko azken eguna
irailaren 14 izango da > info@dantzahirian.com
( Bidali zure CV )
ERRENTERIA
La Vouivre (Clermont-Ferrand / Frantzia)
Irailak 16 septiembre. Ostirala / Viernes
Udal Dantza Eskola / Escuela Municipal de Danza.
11:00 > 14:00
DONOSTIA
Rootlessroot (Atenas)
Irailak 17 septiembre. Larunbata / Sábado
Dantzagunea. 11:00 > 12:30
BIARRITZ
Yiphun Chiem (Brusela / Kanbodia)
Irailak 24 septembre. Larunbata / Samedi.
Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz.
10:00 > 12:00
> Dantza Hirian - Marrazkien bidez -
Gaur egungo dantza haurren begietan
Marrazkien erakusketa honetan, Dantza Hirianek adierazpen-eremu bat sortu du aurreko edizioan antolatutako eskola-saioetara etorri ziren lehen hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendua. Errenteriako Kukai konpainiaren "SOKA" ikuskizuna ikusi ondoren, Hendaia, Ziburu eta Azkaineko ikasleek marrazkiak eta iruzkinak egin zituzten jaialdiak prestatutako euskarri pedagogiko batean oinarrituta. Dantza Hirian Marrazkien Bidez erakusketak gaur egungo dantza haurren begietatik ikusita aurkezten digu, eta bi bideo eta argazkien collage batekin batera doa.
Erakusketa ibiltari hau Hendaiako mediatekan izan zen 2011ko apirilaren 5etik 10era bitartean. Gero, Ziburuko Bordagain Dorrean izan genuen maiatzaren 16tik 20ra. Eta azkenik, Azkaineko Bil Toki Aretoan amaitu zuen bere ibilbidea, 2011ko maiatzaren 23tik 26ra. Dantza Hirianek proposatutako sentsibilizazio-jardueretan parte hartu zuten ikasleek eta beren iritziak azaldu zizkieten jaialdiaren antolatzaileei.
ERRENTERIA > Xenpelar Etxea
2011ko irailaren 5etik 10era
> Bideo Zikloa
CQD - Ciudades Que Danzan
Bideo-ziklo honen bidez, Dantza Hirianek –bera ere horren partaide izaki– omenaldi bat eskaini nahi die dantza-jaialdien nazioarteko sareak –CQD DANTZAN ARI DIREN HIRIAK– hiri-paisaietan antolatutako jaialdiei. Goza ezazue CQDko partaide diren jaialdietan egindako erreportaje eta dokumental harrigarri hauen emanaldiarekin. "Dantzan ari diren Hirietatik" munduan barrena egindako bidaia bat da.
DONOSTIA > FNAC
Irailak 15 Septiembre. 19:00
Irailak 16 Septiembre. 17:00
BAIONA > Museo Vasco
Irailaren 21etik 23era bitartean. 17:00
