Dantza Hirianek 6 urte

2ok



Egin so. Sentitu, entzun,
ukitu dantza!



Atipikoa eta berritzailea, Dantza Hirian Eurohiriko kaleetara itzuli da berriro, joan den urtean 10.000 ikusle bildu ondoren. Erakunde publikoen aldetik Europako kultura alorrean onarpena izan ondoren, aurten “2011, Pirinioetako urtea” labela lortu du. Sortu zenetik hirietan egiten diren jaialdien nazioarteko sarearekin elkartua dago, DEH “Dantza egiten duten Hiriak”, gaur egun 35 jaialdi independente hartzen ditu lau kontinentetan.

Ibiltaria, sortzailea, pedagogikoa, gizarte mailakoa eta nazioartekoa denez ekoizpena, trukaketa eta lankidetza sustatzeko plataforma dela esan dezakegu.

9 hiri, 20 hiri-paisaia, 10 orduko doako ikuskizunak, dantzako 8 konpainia, 2 estreinaldi, ikastetxetarako 4 ikuskizun, 3 masterclass, 2 bideo ziklo eta erakusketa bat. 3 lankidetza berri. Aterpeanekin bat egin duen Hendaiako Udaleko Mendi Zolan gunea (artistak egoitzetan), Le Microscope, ikastetxetarako programaren esparruan lan egiten duen Pauko Unibertsitateko eta Adourreko herrialdeetako kultura elkartea eta Bilboko Kultura Institutu Frantsesa.

Ongietorria eman nahi diogu hiri berri bati: Angeluri.