Erakusketa Ibiltaria
DANTZA HIRIAN

IRUN > Irailak 17 septiembre
Zabaltza Plaza / Plaza del Ensanche
16:00 > 20:00
Erakusketa Komisarioa: Ion Elorza
Argazkilaria: Gorka Bravo
www.gbravophoto.com
Erakusketa hau Dantza Hirianen aurreko edizioen inguruan sortutako atzera begirako erakusketa bat da, eta Gorka Bravo argazkilariak bere ikuspuntutik aurkezten dizkigu gaur egungo dantza eta hiri-eremua. Argazki hauek ikuspegi berri bat erakusten digute mugimenduaz, koreografiaz, ikusleez eta arkitekturaz, eta dantzak ikuslearengan pizten duen emozioa eta harridura islatzen duten une iragankorrak harrapatzen dizkigute.
Joan den urteko irailean eta urrian Baionako Euskal Museoan 5.000 ikuslek ikusi ondoren, erakusketa ibiltari hau Kultur Leioa (Bizkaia) kultur gunean izan genuen martxoan. Zentroko zuzendari Ana López Asensiok ekin zion inaugurazio-ekitaldiari, eta Organik konpainiak (Bilbo) zabaldu zuen jardunaldia, Maniatic@s koreografia-lanaren laburpen batekin, bisitari guztien gozagarri izan zena.
l
