Proiektuak
Gaur, Dantza Hirian oihartzun zabaleko proiektu bat da Europako kulturaren panoraman, jaialdi bat baino gehiago, gaur egungo dantzaren plataforma bat da, mugaz gaindiko artearen eta komunikazioaren topaketarako gunetzat hartua gero eta jarduera ugariagoengatik eta horrekin batera garatutako nazioarteko proiektuengatik, hala nola Europako zenbait jaialditan egin dituenak (Italia, Belgika, Ingalaterra), edota Latinoamerikakoak (Argentina, Txile, Mexiko), baina bereziki azpimarratzekoa da Mex in Dance proiektua, Mexiko DF hirian garatua eta eszenatokitzat hiriko metroa izan zuena.
Dantza Hirian Acieloabierto Sarearekin lotuta dago. Gaur egun hura osatzen dugun jaialdietako askok urteetan zehar mantendu ditugun lankidetza-lerroen ondorioz sortu zen SAREA. Egitura horren barnean, jaialdiek modu sakonagoan lan egin dezakegu dantza garaikidearekin dugun konpromiso horretan, konpainiak eta jaialdiak finkatuz eta, batez ere, dantzarien eta koreografoen lanek herritarrekin konekta dezatela jasotzen duen ideiarekin.
Dantza Hirian proiektuak






Dantza Hirian plataformak “2011, Pirinioen urtea” izeneko proiektuan parte hartzen du, hots, Pirinioetako lurraldea balioesteko mugaz gaindiko komunikazio-proiektuan.