21. edizioa / 2026ko irailaren 11etik 26ra
21. edizioa / 2026ko irailaren 11etik 26ra
Deskargatu ezazu programazioa
Dantza Hirian hiri-paisaietan egiten den mugaz gaindiko dantza-jaialdi ibiltaria da, eta ACIELOABIERTO SAREAREN bazkide sortzailea da.
Bere 21. edizioan, 6 udalerri bisitatuko ditu: Biarritz, Errenteria, Irun, Hendaia, Donostia eta Hondarribia, eta dantza garaikidearen agerleku bihurtuko ditu bertako plazak eta kaleak. Jaialdiak kohesio sozialerako tresna gisa aztertzen du arte hori, eta herritarrengana hurbiltzen du, mugaz gaindiko topaleku eta espazio komun bat sortuz.
Jaialdiak pieza laburren programazioa aurkeztu du, dantza garaikidea antzokietatik atera eta publiko guztiari hurbiltzeko helburuarekin. Dantza Hirianek hizkuntza koreografikoen aniztasuna ezagutzera eman nahi du, eta, beraz, bertako, nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren alde apustu egiten du.
Jaialdiak kulturaren deszentralizazioa sustatzen du, eta dantza mota guztietako ikusleengana hurbiltzen du. Gainera, genero-berdintasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da, bai irudikapen artistikoan, bai antolaketa-egituran. Arreta berezia eskaintzen die, halaber, artista gazteei eta ikusle gazteei, haien parte-hartzea eta garapena sustatzeko guneak sortuz.
14 konpainia programatuko dira: 5 euskal konpainia, Acieloabierto zirkuituko 6 konpainia —bi Madrilgoak, bat Andaluziakoa, bat Kanariar Uharteetakoa, bat Galiziakoa eta beste bat Nafarroakoa— eta nazioarteko 2 konpainia —bat Ukrainakoa eta beste bat Alemaniakoa—.
Duela 19 urte jaialdiak sortutako ATERPEAN sorkuntzari laguntzeko programaren esparruan, eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroan eta Dantzagunean (Gipuzkoa) egindako egonaldien ondoren, Idoia Rodriguezen (Nafarroa) «Nondik» lana estreinatuko da.
Gure lurraldeko konpainiak babesten eta ikusgai egiten jarraitzen dugu IBILI programaren bidez. Bertan izango dira Proyecto Larrua, Fabian Thomé, Duo Olaia & Gille, Ziomara Hormaetxe eta Altraste dana.
Dantza Hirian oso proiektu ezaguna da Europako kultura-panoraman. Jaialdi bat baino gehiago, dantza garaikiderako plataforma bat da, eta artearen eta mugaz gaindiko komunikazioaren topagunetzat hartzen da, gero eta jarduera handiagoa duelako eta nazioarteko proiektu erantsiak dituelako, hala nola Europako hainbat jaialdirekin (Italia, Belgika, Ingalaterra) eta Latinoamerikako zenbait jaialdirekin (Argentina, Txile, Mexiko) garatu direnak. Mex in Dance proiektua azpimarratu nahiko genuke, batik bat Mexiko DFn garatu zena eta agerlekutzat hiriko metroa hartu zuena. 2008an, Dantza Hirian jaialdiak EBk emandako Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtearen Labela jaso zuen; eta, 2011n, Pirinioetako Lan Elkarteak antolatutako Pirinioetako Urtea programan parte hartu zuen. 2012an, Dantza Hirianek Europaren aintzatespena eta laguntza izan zituen (POCTEFA, 2007-2013), eta, 2012tik, Europako Lankidetzaren Eguna ospatzen du.
[/toggle] [/accordian] [/one_third]
ATERPEAN PROGRAMA
Idoia Rodriguez (Nafarroa) «NONDIK» kezka batetik sortu zen: zer gertatzen da gorputzak jada ezin dionean eutsi orain arte antolatzen zuenari? Gorputz batek tinko dirau aldaketaren erdian. Ezer ez da finkatzen, ezer ez da konpontzen. Oraindik formarik ez duen horri eustea baino ez da geratzen.
Idoia Rodriguez jakintza-arlo anitzeko artista autodidakta da, dantza urbanoetan espezializatua eta Espainiako freestyle dantzari nabarmenetakoa. Bere lorpenen artean, Battle des Festayres (Frantzia), Break On Stage (Bilbo) eta Vegas Rock (Granada) lehiaketetan lortutako tituluak daude. Hainbat konpainia ospetsurekin lan egin du, hala nola Ertzarekin (Dye Dye) ¾2022ko Max Sarietan «Kaleko ikuskizun onena» saria jaso zuen lanarekin¾ eta Mari Paularekin (Cuerpografías y Alrelente). Zuk Performing Arts konpainiarekin ere elkarlanean aritzen da prestakuntza-tailerretan eta gazteak sentsibilizatzeko programetan (Oholtzara Salto a Escena). Riart Companyrekin, RAGOH (2025), Dérive (2022) eta Henko (2021) bezalako piezak sortu ditu.
KONPAINIAK
- Andrea Castro (Galicia)
- Carmen Fumero – Dácil González ( Canarias)
- Rolando Salamé (Madrid)
- Ana F. Melero & Luna Sanchez (Andalucía)
- Alejandro Moya (Madrid)
- Erain (Navarra)
- Idoia Rodriguez (Navarra)
- Proyecto Larrua (Euskadi)
- Fabian Thomé (Euskadi)
- Duo Olaia & Gille (Euskadi – Bélgica)
- Altraste danza (Euskadi)
- Jack Bannerman (Alemania)
- Daria Koval (Ucrania)
- Ziomara Hormaetxe (Euskadi)
ACIELOABIERTO SAREA
- Andrea Castro (Galicia)
- Carmen Fumero – Dácil González (Canarias)
- Rolando Salamé (Madrid)
- Ana F. Melero & Luna Sanchez (Andalucía)
- Alejandro Moya (Madrid)
- Erain (Navarra)
Dantza Hirian jaialdiak lankidetzan eta sinergian jarraitzen du ACIELOABIERTO Sarearekin, leku ez konbentzionaletarako dantza garaikideko jaialdien sarearekin. Hark 6 konpainia aurkeztu ditu bere zirkuituaren bidez:


