2022ko irailaren 10etik 25era. Bere 17. edizioan, Dantza Hirian hiri-paisaietako mugaz gaindiko dantza-jaialdiak 6 udalerri hauek zeharkatuko ditu: Biarritz, Hendaia, Irun, Donostia, Errenteria eta Hondarribia. Jaialdiak pieza laburren programazioa aurkeztu du, dantza garaikidea antzokietatik atera eta publiko guztiari hurbiltzeko helburuarekin. Dantza Hirian jaialdiak ezagutzera eman nahi ditu dauden lengoaia koreografikoak, tokiko, nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren alde apustu eginez.

Hamalau konpainietatik 7 euskaldunak dira, baina bertan dira Madrilgo, Valentziako, Kataluniako, Kanarietako, Galiziako, Nafarroako eta Andaluziakoak ere. Baita Italiako konpainia bat ere.

Dantza Hirian jaialdiak lankidetzan eta sinergian jarraitzen du ACIELOABIERTO Sarearekin, leku ez konbentzionaletarako dantza garaikideko jaialdien sarearekin. Hark 6 konpainia aurkeztu ditu bere zirkuituaren bidez:

Angel Durán (Katalunia)

Qabalum (Nafarroa)

Danza Móbile (Andaluzia)

Eyas Dance Project (Valentzia)

Juan Carlos Avecilla (Madril)

Daniel Abreu (Kanariak), Dantza Sari Nazionala eta 3 Max sariren irabazlea

Jaialdiak sortutako Aterpean programaren esparruan, eta uztailean Dantzagunean (Errenteria) egindako egoitzen ondoren, honako obra hau estreinatuko da: “BUELTAXKA”, Osa + Mujika konpainiarena.

Aterpean programak, dantza leku ez konbentzionaletan sortzen eta zabaltzen laguntzeko programak, 25 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik. Horretarako, Euskal Kultur Erakundearen, Biarritzeko CCN Malandain Ballet konpainiaren, Hendaiako Udalaren Mendi Zolan kulturgunearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzagunearen laguntza jasotzen ditu. 2020an Lesakako Udalari eman genion ongietorria, hark Aterpean programarekin bat egin baitzuen Harriondoa Kultur Etxearen bidez. Horrela, Dantza Hirianen lurraldea Nafarroara zabaldu da, eta 2021ean honako hauek atxiki ziren proiektura: Lekuona Fabrika (Errenteria), Le Temps d´aimer la danse Jaialdia (Biarritz) eta Labo Uda – Tabakalera / Kutxa Kultur (Donostia).

IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiei laguntzen eta horiek ikusgai egiten jarraituko dugu, eta bertan izango dira: Larrua Proiektua, Osa + Mujika, Amaia Dorronsoro eta Mikel Aristegui, Aukeran, Paula Parra, Daniel Hernández eta Organik.

Dantza Hirian ezaguna da Europako kultura-panoraman; dantza-jaialdi bat baino gehiago da. Dantza Garaikiderako plataforma bat da, Baiona-Donostia Eurohiriaren esparruan.