Proyecto Larrua (Gasteiz) “AKULLU” eta Javier Guerrero (Bartzelona) “(B) ASO”  hautatu ziren. Proiektua abiarazi ostean, ATERPEAN programa sendotzen ari da, urtez urte, hiri-eremuetako sorkuntzen plataforma gisa garatzeko helburuarekin. ATERPEAN mugaren bi aldeetako hiri-paisaietako Dantza Hirian dantza-jaialdiak sortutako artista egoiliarren programa bat da. Hark gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea du helburu, baita publikoari sorkuntza-prozesua ezagutaraztea ere.

Egonaldiak mugaren bi aldeetan garatuko dira: Biarritzeko Malandain koreografia-zentroko Gare de Midi aretoan eta Dantzagunean (Errenteria). Denbora-tarte horretan zehar, konpainiek harreman zuzena izango dute Eurohiriko herritarrekin, bere esperientziak publikoarekin partekatu eta horiei dantzaldien sorkuntza-prozesua ezagutarazteko helburuarekin, zenbait jarduera antolatuz. Irailean,  “AKULLU” eta “(B)ASOA” aurkeztuko dira, hurrengo Dantza Hirian jaialdian.