Lehiaketa honen helburua, herritarren ikuspegitik, Dantza Hirian jaialdiaren barruan urtero ikusleen, arkitekturaren eta gaur egungo dantzaren artean gauzatzen den elkar topatze hori ikusaraztea da eta, bide batez, eremu publikoak mugimendu-arteen emankizunetarako eremu gisa duen balioa aitortzea.
Sariak, hain zuzen ere, koreografoaren lana testuinguru desberdinetan nola txertatzen den modu original batez kontatzen duten argazkientzat, ikuspegi berriak harrapatzen dituztenentzat eta, era horretan, gure ekosistemaren errealitatea errealitate berri baten modura ikustea ahalbidetzen dutenentzat izango dira. Eguneroko egoerak, alaiak, dramatikoak, komikoak eta hiri-eremuaren testuinguruan dantzaren emankizunarekin loturiko edozein gai islatzen dutenentzat. Obren emankizunetan gozamenez hautematen ditugun argi-itzalak harrapatzen asmatzen dutenentzat.
Argazkiak bidaltzeko epea 2014ko irailaren 11an hasiko da 10:00etan, eta 2014ko urriaren 6an amaituko da 00:00etan.
Lehiaketa hau argazkigintzaren zale diren guztientzat zabalik dago >