Dantza Hirian Eurohirian bizi da orain dela 10 urte, eta bertako plaza, kale eta hondartzak dantzarako eszenatoki bilakatu ditu. Abentura ibiltari horretan, gaur egungo dantzaren munduan herrialde nahiz nazioarte mailan ospe handia duten konpainia eta koreografo profesionalen proposamenak eskaintzen ditu. Arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrarengana hurbiltzen du jaialdiak.

Irailaren 18tik 27ra, Dantza Hirian 10 hiritan barrena ibiliko da, eta laugarren aldiz jarraian, Europako Lankidetzaren Eguna ospatuko du. Dantza Hirian gaur egungo dantza-jaialdi bat baino gehiago da, azken hiru urte hauetan POCTEFA erakundearen laguntza jaso duen plataforma bat baita. POCTEFA, hain zuzen ere, mugaz gaindiko lurraldearen zerbitzura dagoen programa bat da, Pirinioetako Lan Komunitateak kudeatua.

Aterpean eta Ibili programen bitartez, Akitaniako eta Euskadiko konpainiei sormen-lanak egiten eta jendeari ezagutarazten laguntzen die, eta Red Acieloabierto sareari atxikita dago (ohikoak ez diren espazioetako Gaur Egungo Dantza Jaialdien Sarea), lankidetza, mugikortasun eta trukerako proiektuak sustatzen dituela: konpromiso hori gaur egungo dantzarekin, koreografoekin, dantzariekin eta herritarrekin du.

Mila esker mugaz gaindiko jaialdi ibiltari hau 10 urte hauetan gauzatzen lagundu duten guztiei. Eta mila esker, batez ere, artistei, beren emozioak gureganatzeagatik, oraindik ere hunkidurak bere horretan irauten baitigu.