Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: Mexiko eta Europar Batasuneko herrialde batzuen arteko kultura-trukeak eta lankidetza bultzatzea eta kulturaren demokratizazioa sustatzea, gaur egungo artea Mexikoko eta Europako herritarrei hurbilduz, dantzaren, espazio publikoaren eta audientziaren arteko hartu-emanak arakatuz eta artea gizarte-kohesiorako eta gizarteratzeko tresna gisa baliatuz.

Proiektu honek Europar Batasunaren 2007-2013 Kultura Programaren nola eremu publikoko nahiz pribatuko Mexikoko kultura-erakundeen babesa du. Horiez gain, unibertsitateek eta erakunde publikoek ere parte hartzen dute, hala nola Mexiko DFko Udalak eta Kultura Ministerio Nazionalak: Dantza Jaialdien Sare Nazionala // Qrodanza Nazioarteko Jaialdia // Mexikoko Hiriko Antzerkien Sistema Nazionala – Distritu federaleko Kultura Idazkaritza // Arte Ederren Institutu Nazionalaren Dantza Koordinazio Nazionala // Hegoak eta Erroak Programa (Conaculta) // UAMaren Unibertsitate Hedapenaren Koordinazioa eta Kultura Jardueren Saila // Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Dantza Zuzendaritza // Kulturaren eta Arteen Queretano Institutua // Queretaro Udaleko Kultura Institutua // Metro garraio kolektiboaren sistema // Athosdc // Escénico 22 // Línea vertical.

CQD Jaialdiak eta proiektu honetan parte hartzen duten Hiriak:

DIES DE DANSA, Bartzelona

BALLO PUBLICO, Poggibonsi (Italia)

INTERFERENZE, Teramo (Italia)

DANTZA HIRIAN, Baiona – Donostia Euskal Eurohiria

FESTIVAL SUBTERRÁNEO DE LAS ARTES ESCÉNICAS, Mexiko DF

Egindako jarduerak:

Mexikoko eta Europako dantza-konpainien truke-programa, horiek parte hartzen duten jaialdietan

• Parte hartzen duten jaialdietan Europako eta Mexikoko koreografoek dantzari gazteei zuzendurik eskaintzen dituzten doako dantza workshopak garatzea.

Mexiko DFn nazioarteko topaketa bat egitea, eta “Artea, espazio publikoa eta komunitatea” lemapean, espazio publikoetako artearen inguruan eta gizartea garatzeko eta gizarteratzen laguntzeko ahalmenen inguruan adituak diren Mexikoko eta Europako ikerlariak bilduko ditu.

CQD Dantzan ari diren Hiriak Urtekariaren edizio berezia, Mex in Dance proiektuaren garapenari eta emaitzei buruzko informazio-txosten bat jasoz.

Mexikoko bideoartista gazteei zuzendutako tailerra. Tailer honen helburua bideo-dantza lan txiki batzuk sortzea da, dcode.cqd.info online plataforman txertatu daitezen.

• Europako eta Mexikoko lanik onenak bilduko dituen bideo-dantzako ikus-entzunezko programa bat eskaintzea parte hartzen duten jaialdietan.