Datozen irailaren 23an eta 30an bi master class doain egingo dira Dantzagunean Dantza Hirian jaialdiaren XII. edizioaren barruan. Javier Guerrero (Cáceres) Montón de Paja y Trigo eta Iker karrera (Hondarribia/Madrid) izango dira ikastaroak emateaz arduratuko diren 2 konpainiak. Dantza Hirianek gonbidatutako koreografoek zuzenduko dituzte ikasle nahiz profesionalentzat prestatutako master class hauek. Master class horiek norberaren dohainak fintzeko eta ezagutzera emateko eremuak dira, artista bera eta bere teknika ezagutzeko aukera ematen dutenak.
JAVIER GUERRERO
Eguna: Irailak 23 larunbata
Lekua: Dantzagunea (Errenteria)
Ordua: 11:00-13:00
Izen-ematea: info@dantzahirian.com
IZEN-EMATEA: DOAIN
IKER KARRERA
Eguna: Irailak 30 larunbata
Lekua: Dantzagunea (Errenteria)
Ordua: 11:00-13:00
Izen-ematea: info@dantzahirian.com
IZEN-EMATEA: DOAIN