Datozen irailaren 15an eta 29an bi master class doain egingo dira Dantzagunean Dantza Hirian jaialdiaren XIII. edizioaren barruan. Colectivo El Brote (Bartzelona) eta La Intrusa (Gasteiz / Bartzelona) izango dira ikastaroak emateaz arduratuko diren 2 konpainiak. Dantza Hirianek gonbidatutako koreografoek zuzenduko dituzte ikasle nahiz profesionalentzat prestatutako master class hauek. Master class horiek norberaren dohainak fintzeko eta ezagutzera emateko eremuak dira, artista bera eta bere teknika ezagutzeko aukera ematen dutenak.
COLECTIVO EL BROTE
Eguna: Irailak 15 larunbata
Lekua: Dantzagunea (Errenteria)
Ordua: 11:00-13:00
Izen-ematea: info@dantzahirian.com
IZEN-EMATEA: DOAIN
LA INTRUSA – Agnès Sales – Gisela Roset
Eguna: Irailak 29 larunbata
Lekua: Dantzagunea (Errenteria)
Ordua: 11:00-13:00
Izen-ematea: info@dantzahirian.com
IZEN-EMATEA: DOAIN