Aurkezpena 19. Aterpean

 (Deskargatu PDF)  Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2025-04-17.

DANTZA HIRIAN jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.

Egonaldi horiek bi asteko iraupena izango dute artista bakoitzarentzat. Programa honek 28 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, eta honako hauek dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, CCN Malandain Ballet, Dantzagunea, Le Festival Le Temps d´aimer la danse et Lekuona Fabrika. 2020an Lesakako Udalari eman genion ongietorria; hark Harriondoa Kultur Etxearen bidez bat egin zuen Aterpean programarekin, Dantza Hirianen lurraldea Nafarroara hedatuz.

Egonaldi horretan, artistek harreman zuzena daude Eurohiriko biztanleekin, eta hainbat sentsibilizazio-jarduera, topaketa eta entsegu ireki egin dituzte, besteak beste, beren esperientziak publikoarekin partekatu ahal izateko.

IRRINTZI

ESKAERA 2026

Nori Zuzendua: Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude. Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2026-04-17

 

Idoia Rodriguez

2026 Proiektua

“Nondik” Idoia Rodriguez (Iruña)

«NONDIK» kezka batetik sortu zen: zer gertatzen da gorputzak jada ezin dionean eutsi orain arte antolatzen zuenari? Gorputz batek tinko dirau aldaketaren erdian. Ezer ez da finkatzen, ezer ez da konpontzen. Oraindik formarik ez duen horri eustea baino ez da geratzen.

Idoia Rodriguez jakintza-arlo anitzeko artista autodidakta da, dantza urbanoetan espezializatua eta Espainiako freestyle dantzari nabarmenetakoa. Bere lorpenen artean, Battle des Festayres (Frantzia), Break On Stage (Bilbo) eta Vegas Rock (Granada) lehiaketetan lortutako tituluak daude. Hainbat konpainia ospetsurekin lan egin du, hala nola Ertzarekin (Dye Dye) ¾2022ko Max Sarietan «Kaleko ikuskizun onena» saria jaso zuen lanarekin¾ eta Mari Paularekin (Cuerpografías y Alrelente). Zuk Performing Arts konpainiarekin ere elkarlanean aritzen da prestakuntza-tailerretan eta gazteak sentsibilizatzeko programetan (Oholtzara Salto a Escena). Riart Companyrekin, RAGOH (2025), Dérive (2022) eta Henko (2021) bezalako piezak sortu ditu.

 

Captura de pantalla 2017-05-17 a las 13.47.49

HISTORIKOA

Ertza (Donostia) “Bihar Jaio Nintzen” (2008), “Transparent” (2011), Iker Gomez (Madrid) “Apple Street” (2009), Izaskun Lapaza “Tirauki Traukian” (2010), Eneko Alcaraz (Hondarribia/Barcelona) “Sorginak Kanpora” (2011), Anakrusa (Donostia) “Insitu” (2012), Androphyne (Mimizan) “Ceci n´est pas une performance” (2012), Kukai (Errenteria) “Gelajauziak” (2013), Iker Arrue-Ai Do Project (Donostia) “Retratos de la Belle Epoque” (2013), Jordi Vilaseca (Barcelona) “Azala” (2014), Judith Argomaniz (Donostia) “Lauesku” (2014), Natalia Monge-Organik (Getxo) “Irrintzi” (2015), Rouge Elea (Hendaye) “Bleu” (2015). Helena Lizari (Barcelona) y Laida Aldaz (Pamplona) “Ocho Depotes Vascos” (2016), MugMus Laborategia (Donostia) “Esku Harriak – Oteizaren (h)aria” (2016), Jesús Rubio (Madrid) “Danzas del Sur de Europa” (2017), Kanpai / Natalia de Miguel & Jorge Jauregui (Bilbao) “One Way Ticket” (2017), Proyecto Larrua “Akullu” (2018), Javier Guerrero “(B)aso” (2018) Ziomara Hormaetxe (Gernika) “Ahotsak” (2019), Amaiur Luluaga (Anoeta-Gipuzkoa) “J-AhO!” (2019). Led Silhouette (Lesaka-Navarra) “Wild Street” (2020), Node (Donostia) “Tránsito” (2021). Osa + Mujika (Donostia) “Bueltaxka” (2022), Arnau Pérez (Madrid) “Vibra!” (2023). Proyecto Larrua (Vitoria-Gasteiz) “Sangre y Klorofila” ( 2024). Duo Olaia & Gille ( Euskadi) “Festa Formal” ( 2025)