Dantza Hirianen eskutik #CaminoAcieloAbierto egin dezakezu. Zatoz Dantzara. Egizu CaminoAcieloabierto. Graba ezazu bideoa eta bidal iezaguzu ! Edozeinek parte har dezake… Goza ezazu Bideaz ! Jarraibideak beheko estekan eta bideoan. Gainera, denok elkarrekin, jasotako bideoen amaierako laburpena ikusiko dugu, jaialdian eskainiko baitira horiek guztiak, irailean.
Zer da #CaminoAcieloabierto? Zuzeneko ibilbideaz baliatzea proposatzen dizuegu talde-konposiziorako oinarrizko elementu gisa, zuen lurraldean barrena ibili eta guri ezagutarazteko. Acieloabierto izeneko Ez-ohiko Espazioetako Gaur Egungo Dantza Jaialdien Sarearen proiektu bat da, eta sare horretako partaideetako bat da Nexos.
Zergatik bide kolektiboa? Espazio desberdinak arakatzea ahalbidetzen duelako, taldeak duen oroimen-indarrarekin. Bidaia bat egin nahi dugu lurraldean barrena, zuen begiradari esker. Historian zehar sortzaile ugarik erabili dute ibilbide zuzena, arte-konposiziorako elementu gisa: Ingmar Bergman, The Beatles, Pina Bausch, Català Roca, Sidi Larbi Cherkaoui…
Nola egingo dut #CaminoAcieloabierto?Esteka honetan parte hartzeko jarraibideak topatuko dituzue, proiektu honetarako konposatutako musika jaitsi dezakezue eta, testu honen ondoren, bideo bat duzue oinarrizko zortzi mugimenduekin, zuen #CaminoAcieloabierto egiteko. Zuen bideoak segundo edo minutu batzuk iraun dezake, eta zuen ilara pertsona batek, bik, ehunek… nahi dituzuen guztiek osa dezakete. Gainera, gogokoen duzuen espazioa erabil dezakezue, eta barne-espazio bat nahiz kanpo-espazio bat izan daiteke.
ZORTZI MUGIMENDUAK JASOTZEN DITUEN BIDEOA
Noiz? Zuen berrinterpretazioa egin dezakezue, bideoan grabatu eta Wetransfer bidez bidali > komunika@dantzahirian.com helbidera
Proiektu honetarako bereziki egindako musikaren letra duzue hemen. “Dah Bah Dance Scat” da izenburua eta horren inspirazio-iturria hiriak, zerumugak, pertsonak eta urratsak dira, guztiak ere zeru zabalean:
Dance step, a little line crossing hearts,
step and a bigger line joining minds.
Hand over hand and that is all we need
to dance it through the skyline and make all cities shine.
