Proiektu honen helburua, hain zuzen ere, Latinoamerikako eta Europako konpainien artean esperientziak eta ezagutzak trukatzea da, eta halaber, parte hartzen duten jaialdien artean harremanak sendotzea. Jaialdi horiek guztiek edukiontzi artistiko gisa eta sormenerako eta gizarte-kohesiorako eremu gisa erabiltzen dute espazio publikoa.
CQD Jaialdiak eta proiektu honetan parte hartzen duten Hiriak:
DIES DE DANSA, Bartzelona
LEKUZ LEKU Bilbo
TRAYECTOS Zaragoza
DANTZA HIRIAN Baiona – Donostia Euskal Eurohiria
DANZA AL BORDE Valparaiso (Txile)
CIUDANZA Buenos Aires (Argentina)
EL CRUCE Rosario (Argentina)
Egindako jarduerak:
Latinoamerikako eta Europako dantza-konpainien truke-programa, horiek parte hartzen duten jaialdietan