IREKI garapen-estrategia bat da eta bere helburua, DANTZA HIRIAN denboran zabaltzea, hobetzea, garatzea eta sustatzea da Gaur Egungo Dantza sortzen eta zabaltzen laguntzeko sentsibilizazio-plataforma gisa, betiere Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren eremuan (50 km – 600.000 biztanle), artearen bidez eta hiri eta gizarte arloko gaien bitartez jende mota guztiei zabalik dagoen topaketa-eremu bat sortuz.
Estrategia horren bitartez, 2012. urtetik hona abian jarri diren jardueren helburua, hain zuzen ere, lan-egitura sendo bat sortzea, beren programazioa urte osora zabaltzea eta egun egiten diren jarduerak sendotzea izan da: konpainien programazioa, egoitzak, eskola-saioak, tailerrak, masterclassak, sentsibilizazio-ekintzak, erakusketak, topaketak artistekin, aldizkariak. Baita jarduera berri batzuk sortzea ere.
IREKI proiektua Europako FEDER fondoek finantzatua dago %65ean POCTEFA 2007-2013ren bitartez (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa). POCTEFAren helburua Espainia – Frantzia – Andorra mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren esparruko mugaz gaindiko jarduerak garatzea da laguntza honen xedea, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunen bitartez.
Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde publiko nahiz pribatu guztiei, artistei, konpainiei, laguntzaileei eta boluntarioei, gure proiektuan jarritako konfiantzagatik eta emandako laguntzagatik. Izan ere, horien laguntzari eta partaidetzari esker bultzada berri bat eman ahal izan diogu DANTZA HIRIAN proiektuari.
![]() |
![]() |
![]() |
Eskerrak eman nahi dizkiegu erakunde publiko nahiz pribatu guztiei, artistei, konpainiei, kolaboratzaileei eta boluntarioei, egin ditugun 8 urte hauetan zehar gure proiektuan jarritako konfiantza eta laguntzagatik. Izan ere, horien laguntza eta partaidetzari esker bultzada berri bat eman ahal izan diogu DANTZA HIRIAN proiektuari.