CQD —Dantzatzen duten Hiriak— aldizkariaren (hiri-paisaietako dantza-jaialdien nazioarteko sarea) 6. zenbakia argitaratu berri da. Ale hori Mex In Dance proiektura xedaturik dago hein handi batean, hau da, Europako 4 jaialdiren eta Mexikoko jaialdi baten arteko lankidetza-proiektura (bertan parte hartu du, halaber, Dantza Hirian programak).
Kulturen arteko trukea eta Mexikoren eta Europar Batasuneko herrialde desberdinen arteko lankidetza sustatzea izan da Mex In Dance proiektuaren helburu nagusia.
Aldizkarian, truke horretan parte hartu duten Europako eta Mexikoko konpainien elkarrizketak eta Mexiko hirian antolatutako kongresuko txostenen laburpena aurkitu ahal izango dituzu.