LCM proiektuaren helburu nagusia hiru elementuren arteko harremana arakatzea da: dantzaren, espazio publikoaren eta komunitatearen artean. Proiektu honek CQD – Dantzan ari diren Hiriak nazioarteko jaialdi-sarearen barruko zortzi hiritan ikertu nahi du harreman hori, sei herrialde desberdinetan. Espazio publikoaren erabilerari buruzko kontzientzia sortzea, sormenaren, bizikidetzaren eta irudimenaren arteko multiplo komun txikientzat harturik. Kultura demokratizatu. Europako kultura-erakundeen arteko lankidetza hobetu. Europako Batasunaren 2007-2013 Kultura programaren babesa jaso du proiektu honek.
CQD Jaialdiak eta proiektu honetan parte hartzen duten Hiriak:
DIES DE DANSA, Bartzelona
EMPAPE A Coruña
CORPI URBANO Genoa
INTERFERENZE Teramo
DANTZA HIRIAN Baiona – Donostia Euskal Eurohiria
A CITY THAT DANCES Swansea
CITY HOPPERS Malmö
DANSE EN VILLE Eupen
Egindako jarduerak:
Focus Group: Focus group horietan hirigintza, soziologia, antropologia, arkitektura, espazio publikoa eta dantzaren alorreko hainbat adituk parte hartuko dute.
LEAST COMMON MULTIPLE Aldizkaria: Proiektu honi buruzko aldizkari monografiko bat argitaratzea, eta bertan, beste artikulu batzuez gain, focus group jardueraren emaitzak jasoko dira. Dantza Hirian honako lanak argitaratuz parte hartu du: Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoaren “De las máscaras y escenas caníbales en el teatro iconográfico urbano” eta Teck grafitti-artista eta diseinatzaile grafikoaren “ Ciudad, espacio público, libertad de circulación, libertad de expresión, comunicación”.
Dcode: Espazio publikoetan bideo-dantzak egitea, teknologia berrien bitartez ikusleengana hurbilduz. (QR Kodeak). Dantza Hirian plataformak 5 bideo-dantza ekoitzi ditu. 5 ibilbide emozional Hendaiako hirian barrena. 5 protagonista: Eneko Gil, Jon Maia, Eneko Alcaraz, Joxe Maria Peso, Eneko Balerdi.
“Dancing Cities” film dokumentala: Roger Gual zinegile katalanak zuzendu du eta lau hiritan errodatu dute film hau: Bartzelona (Katalunia-Espainia), Malmö (Suedia), Genoa (Italia) eta Swansea (Erresuma Batua).