Ekainaren 13an eta 14an gaur egungo dantza ikusi ahal izango dugu Barbateko Itsas Pasealekuan. NEXOS jaialdiak, bere lehen edizio honetan, konpainia profesionalen lau proposamen aurkeztuko dizkigu, gaur egungo dantza era guztietako ikusleengana dohainik hurbiltzeko xedez. Halaber, beste zenbait jarduera paralelo, topaketak, tailerrak ere antolatuko ditu, artistek harreman zuzena izan dezaten bertako herritarrekin.
Baiona-Donostia Eurohirian egiten den Dantza Hirian mugaz haraindiko hiri-paisaietako Dantza Jaialdiaren luzapen bat da NEXOS. Programa honen asmo nagusia, hain zuzen ere, gaur egungo dantza mugaz haraindiko eremuetara eramatea da gizarte-kohesiorako baliabide gisa. Lehen edizio honetan BARBATE izango du topaleku, Europaren hegoaldeko muga. Bi itsasori eta bi kontinenteri irekia.
NEXOS BARBATE PROGRAMAZIOA > deskargatu pdf!
OSTIRALA, EKAINAK 13
21:00 ITSAS PASEALEKUA
Doako ikuskizunak
Konpainia: LASALA (Donostia)
Obra: Hooked (iraupena: 10 minutu)
Konpainiak: EL PUNTO! DANZA-TEATRO (Sevilla)
Obra: Animals´Party (iraupena: 30 minutu)
LARUNBATA, EKAINAK 14
21:00 ITSAS PASEALEKUA
Doako ikuskizunak
Konpainia: PÁJARO MOSCA DANZA CONTEMPORÁNEA (Mexiko)
Obra: Diagrama de la trayectoria del sistema… (iraupena: 8 minutu)
Konpainia: LOS INNATO (Costa Rica / El Salvador)
Obra: Etérea (iraupena: 20 minutu)
SóLODOS En Danza / Barva – Costa Rica / 2014-2013 jaialdiko pieza irabazleak, nazioarteko jaialdi, workshop eta dantza-jaialdi desberdinetan Espainian barrena Bira eginez / www.solodos.es”