Jordi Vilaseca Konpainiak entzunaldi baterako deialdia egin du bboys-entzat eta bgirls-entzat uztailaren 8rako, ASTEARTEA, 10:00etan DANTZAGUNEAn (Errenteria) Aterpean 2014 Artista Egoiliarren programaren barruan.

Helburua sormen-prozesu batean parte-hartzea da (Uztailean 3 aste Errenterian, Donostian eta Hendaian) konpainiarekin batera (dantzariak: Chey Jurado eta Laura Jímenez), Dantza Hirian 2014 Jaialdiaren barruan izango den azken erakustaldirako (iraila).

Sortzeko gaitasuna, musikaltasuna, esperientzia profesionala eta gaur egungoetarako moldaerraztasuna izango duten 2 dantzari (mutilak edo neskak) aukeratuko dira.

Interesatuek eman izena eta bidali CV eta argazkia info@dantzahirian.com helbidera. Izena emateko epea uztailaren 7a, ASTELEHENA.