Proiektua abiarazi ostean, ATERPEAN programa sendotzen ari da, urtez urte, hiri-eremuetako sorkuntzen plataforma gisa garatzeko helburuarekin. ATERPEAN mugaren bi aldeetako hiri-paisaietako Dantza Hirian dantza-jaialdiak sortutako artista egoiliarren programa bat da, Donostia 2016 proiektuarekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Biarritzeko Malandain Ballet koreografia-zentroarekin elkarlanean. Hark gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea du helburu, baita publikoari sorkuntza-prozesua ezagutaraztea ere.

Maiatzean, Dantza Hirian ekimenak ATERPEAN-en 7. edizioren deialdia egin zuen. Gainera, Akitaniako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko artisten proposamenei arreta berezia eskaintzea erabaki zuen zuzendaritza artistikoak. LASALA konpainia (Donostia) eta JORDI VILASECA koreografoa (Bartzelona) hautatu ziren hamabost hautagaien artean.

LASALA konpainiako Judith Argomaniz koreografoak “LAUESKU” proposamena egin du, hiru dantzarirentzako euskal pilotari buruzko sorkuntza. VILASECAren “36,5 ºC” proiektuan, aldiz, break dance eta hip-hop hiri-hizkuntzak nahasten dira gaur egungo dantzarekin.

Egonaldiak mugaren bi aldeetan garatuko dira: Biarritzeko Malandain koreografia-zentroko Gare de Midi aretoan, Dantzagunean (Errenteria) eta Mendizolan (Hendaia). Denbora-tarte horretan zehar, konpainiek harreman zuzena izango dute Eurohiriko herritarrekin, bere esperientziak publikoarekin partekatu eta horiei dantzaldien sorkuntza-prozesua ezagutarazteko helburuarekin, zenbait jarduera antolatuz (lantegiak, topaketak…). Irailean, “Lauesku” eta “36,5 °C” aurkeztuko dira, hurrengo Dantza Hirian jaialdian.