DANTZA HIRIAN mugaz gaindiko jaialdiak sortutako artista egoiliarrentzako ATERPEAN programak uztailean harrera egingo die LASALA konpainiari eta JORDI VILASECA koreografoari, hiri-espazioetarako bi dantza-lan berri sor ditzaten.

Joan den maiatzean, Dantza Hirian, Baiona-Donostia Eurohirian garatzen den mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak, ATERPEAN artista egoiliarrentzako programaren zazpigarren edizioaren deialdiari ekin zion, hiri-espazioetan gaur egungo dantza sortu, ikertu eta ezagutzera emateko eta sorkuntza-prozesuak publiko mota desberdinengana hurbildu daitezela errazteko helburuarekin.

Aurkeztutako hamabost proiektuetatik ondorengo hauek hautatu zituzten; LASALA konpainia (Donostia) eta JORDI VILASECA koreografoa (Bartzelona).

Proiektuen aukeraketan arreta berezia eskaini zitzaien Akitaniatik eta Euskaditik etorritako proposamenei, euskal kulturarekin, bertako historiarekin eta hizkuntzarekin… elkarrizketa koreografiko bat finkatzen zutenei, eta era berean, kultura horretako elementu desberdinak eta gaur egungo koreografia-hizkuntza bat erabiliz hori berrasmatu eta islatu nahi zutenei.

Halaber, sorkuntza-prozesua publiko desberdinekin partekatzeko modu berriak sustatzearren artistak darabilen ikuspegia balioetsi zen, bai publiko kolektibo bereziekin (dibertsitate funtzionala duten pertsonekin, haurrekin, hirugarren adinekoekin…) eta bai publiko orokorrarekin ere.

> SORKUNTZA-LAN BERRIAK:LAUESKU ETA 36,5º

Gero eta ezagunagoa egiten ari den LASALA konpainia gipuzkoarreko Judith Argomaniz koreografoak “LAUESKU” proposatu du, hiru dantzarirentzat prestatutako euskal pilotari buruzko sorkuntza-lan bat. Pilota-partida baten bitartez, joko-arauak zalantzan jartzen dituzten hainbat egoera aurkezten dira. LAUESKU lanaren interpreteak hauek izango dira; JUDITH ARGOMANIZ, JAIOTZ OSA eta LIONEL AH-SOU (Dantzaz Konpainiatik etorria).

VILASECAren “36,5ºC” lana break dancearen eta gaur egungo dantzaren ezagutzari buruzko gogoeta, elkarrizketa, kritika eta zabalkundea bilatzen duen lan bat da. Sorkuntza-lan honetako partaideak gaur egungo dantzaren heziketa jaso duten breakdanceko dantzari dira: CHEY JURADO, aurten hirugarren aldiz jarraian Red Bull BC One lehiaketa ospetsuaren final nazionala irabazi duena eta azaroaren 30ean Seul hirian (Hego Korea) Espainiaren ordezkari izango dena, LAURA JIMÉNEZ.

Egonaldi horiek hiru asteko iraupena izango dute artista bakoitzarentzat eta CCN Malandain Ballet Biarritzeko Gare de Midi, Dantzagunea (Errenteria), Egiako Kultura Etxea (Donostia) eta Mendi Zolan (Hendaia) egoitzetan egingo dira.

Egonaldiak irauten duen bitartean, konpainiek harreman zuzena edukiko dute Eurohiriaren lurraldeko biztanleekin, hainbat jarduera eginez (tailerrak, topaketak…), bere esperientziak ikusleekin trukatzeko eta dantza-obra baten sormen-prozesua ezagutzera emateko asmoz. Sorkuntza-lan berriak Dantza Hirian jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko dira, irailean.

Eusko Jaurlaritzaren, Akitaniako Erregioaren, Donostia 2016 ekimenaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Euskal Kultur Erakundearen, Biarritzeko CCN Malandain Balleten eta Hendaiako Udalaren laguntza jasotzen du Aterpean programak.

> Jordi Vilaseca KONPAINIAREN EGONALDIAK

Uztailaren 7tik 13ra Dantzagunean (Errenteria)

Uztailaren 14tik 20ra Mendi Zolan (Hendaia)

Uztailaren 21etik 27ra Egiako Kultura Etxean (Donostia)

> SENTSIBILIZAZIO-EKINTZAK (SORKUNTZA-PROZESURA HURBILTZEA)

Uztailak 11 / Dantzagunea > Entsegu irekia (publiko orokorra)

Uztailak 18 / Mendi Zolan > Topaketa (ezinduak helduak)

Uztailak 24 / Egiako Kultura Etxea > Entsegu irekia (neska-mutilak)

> Judith Argomaniz konpainiaren egonaldiak

Uztailaren 14tik 20ra Egiako Kultura Etxean (Donostia)

Uztailaren 21etik 27ra Biarritzeko CCN Malandain Balleten

Uztailaren 28tik abuztuaren 1era Dantzagunean (Errenteria)

> SENTSIBILIZAZIO-EKINTZAK (SORKUNTZA-PROZESURA HURBILTZEA)

Uztailak 17 / Egiako Kultura Etxea > Topaketa (pilotariak)

Uztailak 25 / Garde de Midi > Entsegu irekia (publiko orokorra)

Uztailak 30 / Dantzagunea > Entsegu irekia (publiko orokorra)