Project Description
Dantza Hirian crescendo
Gaur egungo dantza hiri-guneetan sortzeko eta hedatzeko sentsibilizazio-plataforma gisa eta laguntza-egitura gisa finkatu da Dantza Hirian jaialdia.
Joan den urteko edizioan, jendeak eskainitako harrerak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Guztira 7.200 ikusle hurbildu ziren Eurohiriaren lau herrietan proposatutako hamaika ikuskizunetara.
Bigarren edizioarekin alderatuta %20 gehiago etorri zirela esan nahi du horrek. 23 entitate publiko eta pribaturen laguntza jaso zuen (2007. urtean baino %37 gehiago) eta “Kulturen arteko Elkarrizketaren aldeko Europako Urtea” labela (KEEU) erdietsi zuen, kultur aniztasunaren alde egindako lanagatik, beste kultura batzuen errespetu eta ulermenaren aldeko kontzientzia –gizarte-kohesioaren faktore ere badena– bultzatzeagatik.
Aurreko edizioetako balantze positiboak kontuan izanik eta bere jarduerak arlo ugarietara hedatzeko asmoari jarraiki, Dantza Hirian jaialdiak, bere bosgarren urteurrenean, urte osoko programazio bat abiaraziko du, hiri-guneetan topaketarako eta sorkuntzarako eremu iraunkor bat sortzeko helburuz.
Laugarren jaialdia:
11 dantza-konpainia
8 orduko ikuskizunak, erabat doan
20 hiri-paisaia
Eurohiriko 7 udalerri. 2008an baino 3 gehiago!
artista egoiliar 1
estreinaldi 1
ikasleentzako 3 saio
2 master class
bideo-ziklo 1
Kartela | Programazioa | Aldizkaria | Prentsa | + Argazkiak | Bideoa





