Project Description

Dantza Hirian Jaialdiak eraldatu egin du eurohiria

Herri bakoitzean giro berezia sortuz, Dantza Hirian jaialdiak kalitateko proposamen artistiko ugari eskaintzen ditu, gaur egungo dantzaren munduan ospe handia duten konpainia profesionalen eskutik.

Dantza Hirian jaialdiak 3 lankidetza berri lortu ditu zazpigarren edizio honetan. San Telmo Museoak (Donostia), L’Atalante zinemak (Baiona) eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak bat egin dute proiektuarekin.

Gainera, nazioartera zabaltzeko 4 proiektutan parte hartzen ari da.:

-       LCM (Least Commun Multiple)

-       Mex in Dance

-       Dantzan ari diren Hiriak Hegoamerikako testuinguruan

-       Ballo Publico – Dantza Hirian trukea.

Lankidetzarako eta trukerako proiektuak dira, CQD – Dantzan ari diren Hiriak Nazioarteko Sareari atxikita dauden 13 jaialdirekin batera: Dies de Dansa / Bartzelona, Empape / A Coruña, Corpi Urbano / Genova, Interferenze / Teramo, A Cyty That Dances / Swansea, City Hoppers / Malmo, Danse en Ville / Eupen, Lekuz Leku / Bilbo, Trayectos / Zaragoza, Ballo Publico / Poggibonsi, Subterráneo / Mexiko DF, Danzalborde / Valparaiso, Ciudanza / Buenos Aires, El Cruce / Rosario.

Europako kultura-panoraman entzute handikoa izateaz gain, Dantza Hirian dantza-jaialdi huts bat baino gehiago da. Eurohirian, 50 km eta 600.000 biztanle biltzen dituen hiri-korridorean, urtean zehar ekintza desberdinak aurkezten dituen plataforma bat da. Plataforma hori sendotu egin da IREKI izeneko plan estrategikoaren bitartez. Plan horrek Europaren laguntza jaso du POCTEFAren bitartez; mugaz gaindiko lurraldearen zerbitzura dagoen eta Pirinioetako Lan Komunitateak kudeatu duen programa da, hain zuzen ere.

Zazpigarren jaialdia:

10 egun

8 hiri

20 hiri-paisaia

12 ordu erabat doakoak diren ikuskizunez gozatzeko

12 dantza-konpainia

2 artista egonaldia egiten

2 estreinaldi

Ikastetxetarako 2 ikuskizun

2 masterclass

3 Bideo-ziklo

Argazki-erakusketa 1

Profesionalen topaketa 1

QR Ibilbide 1

Kartela | Programazioa | Aldizkaria | Prentsa | + Argazkiak | Bideoa