Project Description
Dantza Hirian 6 urte.
Ezohiko eta berritzailea, Dantza Hirian Euro-hiriko kaleetara itzuliko da 10.000 ikusle bildu ondoren iazko urtean.
Europar kultur panoramako erakunde publikoek aintzatetsia, 2011 Pirinioetako urtea labela jaso du aurten. Sorrera sorreratik, DDH “Dantzatzen Duten Hiriak”, hiri paisaietako dantza jaialdien nazioarteko sareko kide da, gaur egunean lau kontinentetako 35 jaialdi independente barne hartzen dituena.
Bere izaera ibiltari, sortzaile, pedagogiko, sozial eta nazioartekoak; ekoizpen, hartu-eman eta elkarlan plataforma bilakatzen dute.
9 hiri, 20 hiri paisaia, dohaineko 10 ordu jaialdi, 8 dantza konpainia, 2 estreinaldi, ikastetxeei zuzendutako 4 ikuskizun, 3 masterclass, 2 bideo ziklo eta erakusketa bat.
3 parte-hartze berri. Hendaiako udaleko Mendi Zolan kultura-gunea Aterpean ekimenari atxikitzen dena (artista egoiliarra), Le Microscope, Paueko Unibertsitateko eta Aturriko herrien (UPPA) kultur elkartea, ikastetxeei zuzendutako programa alorrean aritu dena, eta Bilboko Frantses Institutua.
Hiri berri bati ere ongi etorria eman behar diogu: Angelu.
Seigarren jaialdia
10 egun
9 hiri
20 hiri-paisaia
10 ordu erabat doakoak diren ikuskizunez gozatzeko
8 dantza-konpainia
2 Artista egonaldia egiten
2 Estreinaldi
Ikastetxetarako 4 ikuskizun
3 masterclass
2 Bideo-ziklo
Argazki-erakusketa 1
Kartela | Programazioa | Aldizkaria | Prentsa | + Argazkiak | Bideoa





