Project Description
DANTZA HIRIAN JAIALDIA HIRI-GUNEETAN SORmen-lanaK EGITEAREN ALDE
Nazioarte mailako 50 koreografok Aterpean ekimenaren 2009. ediziorako beren proiektuak aurkeztu zituzten. (11 Euskadikoak eta 4 Akitaniakoak) DANTZA HIRIAN jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artista egoiliarren mugaz gaindiko programa antolatuz urte osoan zehar.
Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei.
2009ko ediziorako, Dantza Hirian jaialdiak deialdi ireki bat argitaratu zuen otsailean, eta oso emaitza onak jaso zituen, nazioarte mailako 50 koreografok aurkeztu baitzituzten beren proiektuak.
Aukeratutako proiektua Iker Gómez koreografoaren APPLE STREET izenekoa izan zen. Sortzez Eibarkoa (Gipuzkoa) bada ere, une hauetan Madrilen ari da lanean.
Egonaldia uztailean egin da Miarritzeko Malandain Ballet Zentro Koreografiko Nazionalean eta abuztuan Artelekun (Donostia), biak ere Aterpean programako egoitzak (15 egunez, hurrenez hurren).
Egonaldi horretan, koreografoak hainbat sentsibilizazio-ekintza burutu ditu. Haurrei eta adimen-gutxituei zuzendutako Zuk, zer dantzatzen duzun? izenburua duten bi tailerren bitartez, Iker Gómezek modu aktiboan parte hartu du eurohiriaren kultur bizitzan.
APPLE STREET irailaren 18an estreinatuko da jaialdian, Donostian, eta gero, Irunen eta Baionan izango da.




