Project Description
DANTZA HIRIAN-EK HIRI-ESPAZIOETAKO SORKUNTZA BULTZATZEN DU, ATERPEAN PROGRAMAREN BIDEZ.
Aterpean programa, aurten hirugarren aldiz antolatzen dena, hiri-espazioetako sorkuntzarako plataforma gisa sendotu da. Aurreko deialdietan, 2008an eta 2009an, Asier Zabaleta eta Iker Gómez koreografo gipuzkoarrak izan ziren hautatuak, hurrenez hurren.
Joan den otsailean, Dantza Hirian-ek deialdi irekia egin zuen 2010eko Aterpean programarentzat. Akitania eta Euskadiko proiektuek zeukaten lehentasuna, eta Izaskun Lapaza dantzari donostiarra, 26 urtekoa, aukeratu zuten hamabost hautagairen artetik.
Bere proiektuan, Izaskun Lapazak Oskorri taldearen “Tirauki” abestiaren irakurketa berri bat proposatzen du. Amaia Navascues dantzaria, Larraitz Ugartemendia klaketista eta María Lobero biolin-jotzailea izango ditu laguntzaile.
Egonaldia mugaren bi aldeetan garatuko da: uztailaren 1etik 16ra Gare de Midi aretoan (CNN Malandain Ballet Biarritz konpainiaren egoitzan), eta uztailaren 19tik 30era, Donostiako Arteleku zentroko Dantzagunean. Denbora horretan, halaber, Izaskun Lapazaren konpainiak zuzeneko harremanak izan ditu Eurohiriko lurraldeko bizilagunekin; hainbat jarduera egin ditu (tailerrak, topaketak…), jendearekin bizipenak trukatzeko eta dantza-lan baten sorkuntza-prozesua ezagutzera emateko.
Tirauki Traukian lana irailean estreinatuko da Dantza Hirian jaialdiaren barruan. Horrez gain, Biarritzeko Le Temp d’Aimer jaialdian aurkeztuko da, Aterpean programak CCN Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin lankidetzarako egindako akordioari esker (Mugaz Haraindiko Zentro Koreografikoaren proiektua).




