Project Description

Dantza Hirian, Mugaren Bi Alde Dantza Jaialdia hiri paisaietan

Mugaz gaindiko jaialdi ibiltari honek kalera ateratzen du dantza garaikidea, antzokiko hormak utzita eta dantzaren eta arkitekturaren arteko harremana sortuz.

Egitasmo hau Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortu da eta helburu hauek ditu:

- Dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurbiltzea, batez ere ohitura ez duen ikuslegoari.

- Ingurune publikoa adierazpen garaikidearen euskarri gisa lantzea. Artearen eta gizarte eta hiriaren arteko harremanak daukan interesa azpimarratzea.

- Ezaugarri propioak dituen jaialdia sortzea, hura garatu eta gauzatzen den ingurunean. Ez dago antzeko kultur ekinaldirik.

- Eurohiria humanizatzea, bere ondare artistiko eta arkitektonikoaren balioa handitzea, dantzaren eta arkitekturaren artean lotura sortzea.

- Dantzari eta koreografo euskaldunak laguntzea. Beraien garapen profesionalak bultzada har dezan, gauzatzen dituzten lanak hedatzeko marko bat eskaintzea.

Lehen jaialdia:

  • 3 EGUN
  • 3 HIRI
  • 5 KONPAINI
  • 9 GUNE

Informazio gehiago

Kartela | Programazioa | Prentsa | + Argazkiak | Bideoa